GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-19
Odon Elorzak Baga-Bogak egindako lana «zigortu» nahi duela salatu dute
Joan den ekainaren 22ko Donostiako udalbatza liskarrekin amaitu zen. Errausteko plantaren kokalekua zuen gai nagusia udalbatzak, eta Odon Elorzak ez zien pasatzen utzi bertaratu ziren ehunka herritarrei. Josetxo Ibazetak eta Iñigo Baldak epailearen aurrean inputatu bezala deklaratu behar izan zuten atzo, liskar horien erantzukizuna leporatzen baitiete. Errausteko plantaren aurkako plataformaren ustez, Elorzak mugimendu horri izena kendu nahi dio.

DONOSTIA

Baga-Boga herri plataformako Josetxo Ibazetak eta Iñigo Baldak epailearen aurretik pasatu behar izan zuten atzo, joan den ekainaren 22an Donostiako udalbatzan izandako gertakariengatik, «nahasmendu publikoak, kalteak eta lesioak» leporatzen baitizkiete. Udalbatza hartan errausteko planta Landarbason jartzeko aukera zen gai nagusia, eta ehunka herritar bertaratu ziren kontrakotasuna agertzeko. Salaketaren oinarrian Udaltzaingoaren txostena dago.

Donostiako epaitegiaren atean, Ibazetak «lotsagarritzat» jo zuen atzo deklaratzera joan behar izatea. «Ez da kasualitatea guk deklaratzera etorri behar izatea, udalbatza aretoan 300 lagundik gora zeuden arren. Hala ere, ez zuen inork etorri behar deklaratzera», agertu zuen Baga-Bogako kideak. Haren esanetan, Donostiako alkateak, Odon Elorzak, herri plataforma horrek egindako lana «zigortu» nahi du legealdia amaitzen ari den honetan. «Apartheid egoera gainditzeko ez du pausorik eman eta, gainera, gure kontra salaketa jarri du. Azken urte hauetan izan dugun jarduera zigortu nahi du Elorzak».

Haren ustez, Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketa «herritar guztien artean eta parte-hartzea bultzatzen duen prozesu baten bidez» eztabaidatzea litzateke egokiena. Baina salatu zuen: «Errausketa inposatu nahi digute eta sistema horren kontra protesta egitean, auzitegietara bidaltzen gaituzte».

Ibazetak eta Baldak errausteko plantaren aurkako plataformaren babesa jaso zuten atzo. «Alternatibak Bai, Epaiketarik ez» zioen pankarta baten atzean elkarretaratzea egin zuten deklarazioak iraun bitartean. Plataformako Mikel Izagirrek agertu zuenez, udalbatza hartan gertatu zenaren ardura guztia Odon Elorzak dauka, udalbatza ateak irekita eta normal egin izan balu, ez zelako ezer gertatuko. Gainera, halako salaketekin Donostiako alkateak plataformaren izen ona kaltetu nahi duela salatu zuen Izagirrek. Batasuneko hainbat kidek ere agertu zieten babesa Ibazetari eta Baldari.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
NDF: erreformak ez dira nahikoa
Euskal Herria
Ezker Abertzalea insiste en que la mesa de partidos es la única salida al bloqueo actual
Euskal Herria
La Sala incorpora a un «perito» que no había asistido antes
Ekonomia
Acusan al FMI y al BM de favorecer el aumento de la pobreza
Mundua
Prosiguen las protestas contra el Papa en el mundo musulmán
Mundua
Sozialdemokratak, Suediako Gobernutik kanpo
Kultura
El convento de Santa Teresa serála atalaya de la historia de Gipuzkoa
Kirolak
La encrucijada de Lamikiz y su Junta
Jendartea
Interior vuelve a ocultar la muerte de un preso en una cárcel vasca
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss