GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-19
Azken kale erasoen arduradunei halako ekintzak eteteko eskatu die Blancok
Asteburuan hainbat herritan jazotako kale erasoak gogor arbuiatu zituzten atzo zenbait agintari politikok eta, oro har, bake itxaropenekin bat ez datozela adierazi zuten. Jose Blanco PSOEko agintariak hala ez dela inora iristen esan zuen, eta ekintzen arduradunei jarrera horiek eteteko eskatu zien. Besteren artean, EAJ, IU eta Gesto Por La Paz kexatu dira.

MADRIL

PSOEko Antolakuntza idazkari Jose Blancok gogor arbuiatu zituen asteburuan jazotako kale erasoak. Horiek demokraziarekin bateraezinak direla esan zuen, eta ekintzen arduradunei halakoak eten ditzatela eskatu zien agintari espainolak.

Asteburuan, Tafallan, Bilbon, Barakaldon eta Gasteizen jazo ziren, adibidez, kale erasoak. Azken hiriburuan, gainera, ezezagun batzuek kutxazain bati su eman zioten atzo goizaldean. 1.00 aldera izan zen erasoa, Carlos I.a Enperadorea kalean. Suhiltzaileek bertaratu behar izan zuten, baina kutxazainari eragindakoez gain, ez zuen kalte material gehiago sortu.

Blancoren esanetan, halako erasoen arduradunek jakin badakite horrela ez dela inora iristen. «Bake prozesuak zuhurtzia eskatzen du, baita pazientzia txikikoak ez izatea ere. Hor bukatuko dut, prozesua zailtzen lagun dezaketen gogoetak ez egiteko», aipatu zuen gero.

Nolanahi ere, ekintzok salatuz beste hainbat agintari politikok ere egin zituen atzo adierazpenak. Besteren artean, Gobernu espainoleko Nafarroako ordezkari Vicente Ripak, Tafallako epaitegien aurkako erasoa ardatz hartuta ­sei molotov koktel jaurti zizkioten­, zera adierazi zuen: «Indarkeriaren amaierarako agertoki batean, ageriko zentzugabekeria da hori». Dena den, erantsi zuen halakoek ez dutela aldaketarik eragingo Zapateroren planetan.

Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaok gogor gaitzetsi zituen gertaerok, eta «ezker abertzaleko norbait bake prozesua errailetik irteten saiatzen» dabilela esan zuen.

IUko buru Gaspar Llamazaresek indarkeriak ez duela lekurik uste arren, bake itxaropenak egon badaudela esan zuen. Gesto Por la Pazek kale erasoak gaitzesteko deia egin zuen.



PP: «Mila hildakok eta milaka zaurituk agerian uzten dute gure pazientzia»
GARA

MADRIL

PPko idazkari nagusi Angel Acebesek atzo esan zuen gizarte espainolak oro har eta «terrorismoaren biktimek» zehazki «pazientzia nahikoa» izan dutela ETArekin: «Hogeita hamar urte baino gehiagok, mila hildakok eta milaka zaurituk agerian uzten dute gure pazientzia».

Acebesek salatu zuen bezperan euskal presoen alde «larunbatean debekaturiko bost manifestazio» egin zirela eta hori «adarra jotzea» dela: «Espainolek ikusten dute Zapaterok indarrak nola baliatzen dituen besteei erasotzeko; bitartean, telebistako irudiek erretako autobusak erakusten dituzte».

EAEko PPko Carmelo Barriok, bestetik, kale erasoen arduradunek «inpunitateaz» gozatzen dutela salatu, eta Gobernu espainolari «terrorismo bolada» honi aurre egin diezaiola exijitu zion. ETAk ekintza armatuen etenaldi iraunkorra iragarri zuenetik «100dik gora atentatu» egon direla esan zuen.

Nafarroako Gobernuaren izenean Alberto Catalanek salatu zituen erasoak. Bake prozesua beharrean, «Gobernuaren eta ETAren arteko ustezko ulermena» dagoela esan zuen hark.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
NDF: erreformak ez dira nahikoa
Euskal Herria
Ezker Abertzalea insiste en que la mesa de partidos es la única salida al bloqueo actual
Euskal Herria
La Sala incorpora a un «perito» que no había asistido antes
Ekonomia
Acusan al FMI y al BM de favorecer el aumento de la pobreza
Mundua
Prosiguen las protestas contra el Papa en el mundo musulmán
Mundua
Sozialdemokratak, Suediako Gobernutik kanpo
Kultura
El convento de Santa Teresa serála atalaya de la historia de Gipuzkoa
Kirolak
La encrucijada de Lamikiz y su Junta
Jendartea
Interior vuelve a ocultar la muerte de un preso en una cárcel vasca
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss