- Izotz Hockeya
Hormadik ez du asmatu kanpoko atearen aurrean
DONOSTIA
Hormadik ezin izan zion lehen jardunaldiko emaitza onari jarraipenik eman, eta 0-3 galdu zuen etxean Caenen aurka. Gorri-berdeek ez zuten partida txarra egin, baina kanpotarren atearen aurrean nahiko motel aritu ziren, eta azkenean esku hutsik amaitu behar izan zuten.
Lapurtarrek aukera asko izan zituzten, baina ez zuten asmatzen. Batzuetan, jokalari euskaldunen hutsak izaten ziren, eta beste batzuetan, kanpoko atezainaren geldialdiak, baina etxekoen markagailua ez zen mugitzen.
Lehen zatian ez zen golik izan, baina bigarrengoan kanpotarrek bi egin zituzten, eta norgehiagoka maldan gora jarri zitzaien euskaldunei. Azkeneko zatian gorri-berdeek erasora jo zuten aukeraren bat aprobetxatuko zutelakoan, baina kanpotarrek hirugarren gola egin zuten. Hormadik, gaur, 20.30ean, Briançon hartuko du Kopako partidan.
|