GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-19
- Liga Federala
Donibane Lohizune eta Maule irabazita abiatu dira Lehenengo Mailan
·Nafarroak ez du lapurtarren eta zuberotarren zorte bera izan, eta galdu egin zuen

DONOSTIA

Liga Federala asteburuan jarri dute abian, eta LehenMailan dauden hiru euskal taldeentzat ez da asteburu txarra izan. Donibane Lohizunek eta Maulek irabazi egin dute; Nafarroak, berriz, galdu.

Donibane Lohizune da hiru euskal taldeetan gorantz begira abiatu dena. Bosgarren multzoan daude lapurtarrak, eta estreinako jardunaldian, 27 eta 14 irabazi zioten Marmanderi. Haisagerre izan zen protagonista nagusia, berak egin baitzituen partidako punturik gehienak. Hiru transformazio, bi zigor-kolpe eta entsegu bat egin zituen. Beste puntuak Izquierdok eta Gaboryk egin zituzten, entsegu bana gauzatuta.

Maule eta Nafarroa, urte bat Bigarren Mailan pasatu ostean, berriro ere maila nagusian dira, eta biak, gainera, seigarren multzoan izango dira. Emaitza oso ezberdina izan dute lehen partidan. Zuberotarrek La Teste hartu eta 13-9 irabazi zuten. Norgehiagoka ez zen ona izan, baina garrantzitsuena irabaziz hastea zen, eta horretan, behintzat, ez zuten hutsik egin. Transformatutako entsegu bat eta bi zigor-kolpe gauzatu zituzten zuri-gorriek.

Nafarroaren itzulera ez da horren gozoa izan, lehen jardunaldian 27 eta 9 galdu baitzuen Perigueuxen zelaian. Zelanek egin zituen euskaldunen puntu guztiak, bi zigor-kolpe eta drop bat gauzatuta. Etxeko taldea askoz ere hobeto aritu zen.

Bigarren Mailan, berriz, iaz baino bi euskal talde gutxiago izango dira. Maule eta Nafarroa Lehen Mailan dira, eta Angelu hirugarren Mailara jaitsi zen. Iaztik Bokalek jarraitzen du, eta igotzeko asmoarekin, gainera; Donapaleu, berriz, lehenengo aldiz arituko da maila horretan. Nafarroa Beherekoen helburua mailari eustea izango da. Zuri-urdinek, gainera, ez dute hasiera gozoa izan, 19 eta 23 galdu baitzuten Aire-Sur l’Adour taldearen aurka. Kometsek egin zuen euskaldunen entsegua, eta Tauzinek transformazio bat, drop bat eta hiru zigor-kolpe gauzatu zituen. Bokalek ere ez du hasiera askoz hobea izan, 9 eta 6 galdu baitzuen Bazasen zelaira egin zuen bisitan. Emaitzak erakusten duen moduan, partida kaskarra izan zen, eta azkenean ostikoek erabaki zuten neurketa. Capdupuyk egin zituen euskaldunen puntuak zigorrei esker.

Hirugarren Mailan ere abiatu da Liga, eta derbi interesgarria jokatu dute Baionan, ASBren eta Angeluren artean. Baionako talde ospetsua berriro ere Liga Federalean da. Angeluk, berriz, berriro Bigarren Mailara itzuli nahi du. Puntuak, ordea, Baionan geratu ziren, ASB taldeak 18 eta 17 irabazi baitzuen neurketa estu baten ostean. Agerrek eta talde osoak egin zituzten etxekoen bi entseguak, eta Agerrek bi zigor-kolpe eta transformazio bat egin zituen. Arribehautek egin zuen Angeluren entsegua, eta Lionelek lau zigor-kolpe gauzatu zituen. Beste partidetako emaitzak: Bardoze 16 / Villenauve 19; Mugerre 27 / Lembeye 9 eta Larresoro 3 / Coarraze-Nay 5.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
NDF: erreformak ez dira nahikoa
Euskal Herria
Ezker Abertzalea insiste en que la mesa de partidos es la única salida al bloqueo actual
Euskal Herria
La Sala incorpora a un «perito» que no había asistido antes
Ekonomia
Acusan al FMI y al BM de favorecer el aumento de la pobreza
Mundua
Prosiguen las protestas contra el Papa en el mundo musulmán
Mundua
Sozialdemokratak, Suediako Gobernutik kanpo
Kultura
El convento de Santa Teresa serála atalaya de la historia de Gipuzkoa
Kirolak
La encrucijada de Lamikiz y su Junta
Jendartea
Interior vuelve a ocultar la muerte de un preso en una cárcel vasca
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss